viernes, 14 de noviembre de 2014

Mendi Mendiyan (Cantables)



MENDI  MENDIYAN



Opera.

Libreto de José Power.

Música de José María Usandizaga.

Estrenada el 21 de mayo de 1911 en el Teatro de los Campos Elíseos de Bilbao.


ARGUMENTO

CUADRO PRIMERO

En las alturas que coronan el Aitzgorri, dos huérfanos, Andrea y Chiki, viven en una cabaña con su abuelo Juan Cruz, dedicados a las labores del pastoreo; aquéllos muy jóvenes y viejo ya él, serían insuficientes para cuidar su rebaño si no les prestara ayuda un vecino pastor, José Mari, que al par de su amistad íntima con el viejo, goza también de la simpatía de Andrea.
Gaizto que tiene fama de ser el más rico de los pastores, se enamora de la belleza de Andrea y aprovechando la ocasión en que cree estar solo con ella, viene a ofrecerle todo lo que tiene, diciéndola que con sus rebaños y el de ella harán uno muy grande, ella será la única pastora que de él guarde... la envidiarán en todo el monte... etc. Andrea le contesta que si lo que quiere presentarle es un cariño, éste no nace de repente; por entonces es feliz y no lo necesita. Gaizto, herido en su soberbia, toma la negativa como prueba de simpatía hace José Mari y cuando desatando su cólera contra éste agarra a Andrea, jurándola le han de pesar sus palabras, José Mari que estaba oculto escuchándoles, se precipita sobre Gaizto y llamándole cobarde forcejea con él y consigue dominarle, obligándolos a separarse la voz imperiosa del viejo, que sale de la choza a los gritos de Andrea.
Gaizto se marcha cabizbajo, dejando ante la cabaña de la pobre pastorcilla un odio que hace.....

CUADRO SEGUNDO

Es de noche; los pastores se dedican a cazar el lobo; un lobo que durante su sueño come las ovejas. Andrea y Chiki (con una escopeta)  están acurrucados tras un castaño; tienen miedo, pues José Mari les ha anunciado que el lobo anda cerca. Gaizto prepara su venganza: ayudado por la obscuridad, se acerca a gatas al redil donde duermen las ovejas y cuando coge una es visto por Andrea, que cree es el lobo; Chiki, aturdido, dispara y Gaizto huye sin ser conocido. Oyense varios tiros y gritos de alegría, anunciadores de que la cacería ha tenido feliz éxito y van llegando los pastores con su codiciada presa. Ufanado Chiki les dice que él también tiró al lobo; ellos desconfían de las palabras del chico, porque por el rastro que dejó no pudo pasar por allí, pero al mostrarles Chiki el punto hacia donde disparó, encuentran una oveja muerta, cuyas heridas «no son de lobo» y un cuchillo que reconoce un pastor, Kaiku, ser de Gaizto, del hijo de su amo. José Mari corre por uno de los caminos. ¿Dónde vas, José Mari?—le pregunta Andrea. Y él contesta: ¡Voy por el otro, Andrea, voy por el otro!

CUADRO TERCERO

(Cambia la decoración.) Al pie de la ermita celebran los pastores su fiesta; cantan y bailan alegres hasta que el toque del Ángelus los dispersa. Anochece: solos José Mari y Andrea, qué la declara su pasión; más tarde aléjanse por el camino jurándose amor eterno. Receloso Gaizto, no ha acudido a la fiesta; viene de cortar leña con un haz al hombro, tropezando con José Mari, que vuelve de acompañar a Andrea. José Mari le dice que no piense más en ella, porque acaba de oír de sus labios que el cariño de Andrea es sólo para él.
Obcecado Gaizto coge el hacha que le cuelga al cinto y diciendo: «¿Tuya? nunca..... no lo consentiré», descarga un golpe sobre José Mari. Éste cae muerto en el lugar donde momentos antes jurara un amor para él corto... Gaizto, horrorizado de su acción, huye.

EPILOGO

Nieva: el invierno, con su inflexible rigor, arroja a los pastores de los altos picos al llano. »Andrea llora ante la cruz plantada donde murió José Mari. Allí vienen a buscarla Juan Cruz y Chiki. Andrea se resiste a dejar aquel sitio, donde un día labró su felicidad y hoy llora su desdicha, pero las súplicas del pobre viejo consiguen separar a aquella desgraciada pastorcilla!...»


PERSONAJES

Juan Cruz – Viejo Pastor.

Andrea – Nieta de Juan Cruz.

Txiki – Nieto de Juan Cruz.

José Mari (Joshe Mari) – Prometido de Andrea.

Gaizto – Enamorado de Andrea.

Kaiku - Viejo Pastor.


La acción se desarrolla en un caserío vascongado, a principios del siglo XIX.


(VERSION EN EUSKERA)


I EKITALDIA


I. AGERRALDIA

(Agerraldia mendian da. Eskumaldean Juan Cruzen etxola, Andrea eta Txiki umezurtzen aitona. Gaztañondopean Andrea eta Txiki lotan daude)

ANDREA
(Ametsetan)
Ama! au bildurra! ikaraz nago...
zergatik da gaiztoa? ardi gaxuak! azaldu bear du...
Aita! Aita! Aita! Otsoa! Otsoa!

(Dardaraz esnatzen da Andrea. Esnatzen da Txiki)

TXIKI
Zer dezu, Andrea?

ANDREA
Ez da ezer, Txiki...

TXIKI
Negarrez zaude; zer dezu, Andrea?

ANDREA
Begira be amets. Egiten nuben gaba zala ta nere amak
bere magalian 1o neukela.
Esnatu nintzan: otso gaizto bat, ixilik, gure artaldean
sartutzen ari zala eta, arditxo bat jaten zijuala, entzun
zan bertan tiro bat.
Gure aitak, ezkutu batean zai zegola ilda laga zuben.

TXIKI
Aizazu, Andrea: ezagutu al zenuben gure aita?
Indartsu pizkorra zan. Ez da ala?

ANDREA
Bai, oso ona zan?
Eta pentsa orain bakarrik gaudela...

TXIKI
Egiya, Andrea; zer triste jartzen naiz,
gogoraturik ez nubela nere aita ezagutu.

ANDREA
Ikusten dezu nola arrazoi nuben
ez zuri gontatzien nere ametsik?

TXIKI
Begira, Andrea:
beti alkar maiteak izan bear degu; nai dezu?
Nik kontu egingo dizut,
izango naiz idartsua gure aita bezela; egiya?

ANDREA
Bai, Txiki bai, oso ona zera;
nik ere oso asko maite zaitut. Orain - nai duzu?
Zuaz aitonangana ikustera zer egiten duben.
Baña ez eiozu ezer esan.

TXIKI
Zer, gero?

ANDREA
Len kontatuko gaudenik.

TXIKI
Ez zaita eztutu ez diyot esango.

(Txiki etxolan sartzen da)


II. AGERRALDIA

ANDREA
Zuaz, zuaz, gau illuna.
Ultzizazu mendi artean dagon eguzki dizdizari ori
agertu dediyen argitasun pare gabe eder ontara.
Eramaizazu zure mantope beltz ortan ardizai
onen naigabe guziyak.
Eta zubek, nere ardi oso maitagarriyak, nere lagunak,
poztu zaitezte ikusirik egun berriya; belartzen jan lasai,
bildur gabe, dezutela zelatari eguzki ederra.
Artzai pizkorra: jo, jo zure soñu alai, biguñ ta eztiyak.
Betor eguzki zoragarriya gure menditartea argitutzera.
Artzaixoa; jo soñua;
zuk alaitasuna ematen diyozu mendi bakar aberi.
Zuk nere biyotza betetzen dezu pozez.
Zure soñu pozgarriyak aztutzen dituzte gau
beltz onen pena guziyak.
Jo, jo soñua, artzaitxoa: jo, jo soñua.


III. AGERRALDIA

(Txikiren laguntzaz, Juan Cruz eta bera etxolatik irtetzen dira)

JUAN CRUZ
Semetxo maiteak,
pozkidaz zaudete lenbiziko goiztarrak zeratelako.

ANDREA
Obe izango zan ez bagenun ori egin.

JUAN CRUZ
Zer, ba?

TXIKI
Ba da goizegi jaiki eta irtenik, jarri giñan Joshe Mariri
zai gaztain azpi ortan ta biyok loak artuta gelditu giñan.

ANDREA
Txiki, guazen orain ardiyetara.

JUAN CRUZ
Bañan, ez juan urruti.

ANDREA
Alde ontan gaude.

JUAN CRUZ
Ondo da; gero arte, nere semeok.

ANDREA
Agur; gero arte, aitona.

(Mendirako bidetik Andrea eta Txiki joaten dira)


IV. AGERRALDIA

JUAN CRUZ
Zenbat maite degu bizitza!
Bertatik gutxi gelditzen ba zaigu...
Birjiña Ama!
Ikusten dezu nere izaera errukariya;
zugana alderatze naiz borondatez betia.
Egunero bezela, erregutzen dizut osatu
zaidazun zure mesede dontsua.
Bizi nai det, Birjiña Ama, umezurtz gaxo oyengatik;
aiz aula eta errukarri, bizi nai det berarengatikan.
Ama ona, aditu nazazu.

(Juan Cruz jeixten da)


V. AGERRALDIA

(Kaiku irtetzen da)

KAIKU
La, la, la, la, la, 1a...

JUAN CRUZ
Zori oneko umoria;
poztasunez betea zera Kaiku lagun zar nerea.

KAIKU
Zer egingo dezu, bada?

JUAN CRUZ
Arrazoi dezu, gizona, arrazoi...
Eta nola zabiltz ganaduakin?

KAIKU
Batere gabe naiz orain;
Gaiztoren aitari denak saldu diyozkat.

JUAN CRUZ
Zer diyozu, gizona?
Nola bizi nai dezu?

KAIKU
Bañan, saldu dizkat beren etxian gelditzeko itzian;
artarako, berak jaten eman bear dit.
Zer nai dezu, aitona?
Denak ezin pentsatu genezake berdin bestela,
izango litzake zu bezela, billoba maitiak izan ezkero.

JUAN CRUZ
Egiya: danok;
bakoitzaren amoriya bizitzaren bearra bezela da.

KAIKU
Eta zer ditoye Andrea ta Txikik?

JUAN CRUZ
Gaur goizaro utzi dute bere etxola eta, esan didatenez,
ardi tartean loak arturik egon amen dira oyek aurrak.

KAIKU
Ongi, ongi;
Bada nik nuben zuri esan beharra.

JUAN CRUZ
Beti bezela, kondaira bat.

KAIKU
Ez, aitona; arritzen bazera ere,
nik pensatzen det Andreagatik,
Artzai bat badet ez emendik urriti, txintua, ganadu
asko ditubena ta Andreagana begiratzen asiya da:
nola: ixillik zaude?
Poz aundi bat ematia uzte nuben eta etzaut ori gertatu.

JUAN CRUZ
Asmatzen det dena; badakit zeñengatik ari zeran.
Eta... aizu, zure nagusiyak igarri
al ditu semearen asmoak?

KAIKU
Bera izan zan lenengo Andreaz gogoratu zana.

JUAN CRUZ
Zer esaten dirazu?
Gogoratu bera, azpaldiyan itzik egiñ ez
degunak, bein esan niyolako arlote bat zala.
Gauza arrigarriya da, Kaiku; joan zan...
ezagutzen ditut arren izaerak,
beragatik ixillik egoten naiz.

KAIKU
Ura joan zan...
Utzi itzazu berriketak alde batera eta beraz
pentsa zazu gaur edo biyar bakarrik gelditu
zekela neska maitea.

JUAN CRUZ
Estimagarriyak dira zure esanak, Kaiku; bañan, nik ezin
nezake asmoa jarriarazi Andreari alako gendeagana...
Ez da dirua bakarrik izatea...
Diruakin jan egiten da; bañan, bizi...
jatia baño zallagua da.


VI. AGERRALDIA

ANDREA
(Barruan)
Artzai pizkorra:
jo, jo zure soñu alai, bigun ta estiyak.
Betor eguzki zoragarriya.

KAIKU
(Abots ixillan)
Badator bera; buruzbide geyegi daukazu zuk...
Eta nik itz egingo diyot.

JUAN CRUZ
Oroitu zaite nik esandako danak.

(Andrea irtetzen da)

ANDREA
Nola ain goiz emen, aita jauna?

KAIKU
Goizero jaikiya izan bear dezu,
iduritzen zait, mendiyan bira egiña zerala.

ANDREA
Bai, bira naiz, bañan...
gaur ardi gaxuak gutxiyakin pasa biarko dute;
zergatik, uste det, jakingo dubela nola Joshe Marik
billatu duben otsoen aztarrana.

KAIKU
Berri txarra ematen didazu.

JUAN CRUZ
Ta, Txiki; nun gelditu zan?

ANDREA
Ikusiko baluke, aitona... pozez zoratzen dago.

KAIKU
Zer egiten du?

ANDREA
Badaki beste ametsik ez dubela:
bere eiza ta sutarmarena,
ba da gaur Joshe Marik utzi diyo txoriyak iltzeko;
ikusi balu zeiñ egokiya dan...
oso pozgarriya zan ikustea bere sutarma bizkarrian
artuta batetan; txoriya aidean ta egaz ikusten zubenian,
makurtzen zan ta katuen gisara, usterik gutxienian,
zerbait alderatzen zan berengana,
gero zuzen-zuzen begiraturik, zart!
tirua botatzian, irtetzen zan korrika, oyu egiñaz:
ill det, ill det.
Poztuko zan aitona, ikusi izan balu.

KAIKU
Pozez egongo zera ikusirik billoba
zure tankerakua datorrela.

JUAN CRUZ
Uste det bayetz (otsuengana juan nai zuben)
A ikustera nua... nola nago zugayatik

(Etxolan sartzen da)


VII. AGERRALDIA

ANDREA
Aita jauna, kontu bat esango al didazu?

KAIKU
Ez dizut esango, berealaxe aztu egiten zerata.

ANDREA
Aztu... bai! zera

KAIKU
Begira, bat.
Au gertatzen zan mendi gañean uda batean:
Ardizai beti...
Pozik zebillan batzuen artean,
neska polit bati goizero ardiak bazkatzen.
Artzaitxo gazte batek kupidaz zion laguntzen;
igaro zan udara, eldu alegin bearra.
Beste urte arte egin zion azken agurra,
artzai neska begira egonik xamur-xamurra.
Bildu zan txabolara pil-pil jarioz negarra.

ANDREA
¡Gaixua! Baña, nola artzayak utzi zuen bakarrik?
¿Zer gaiztoa!
Esan nazula orduan, exerita, zer eginzuan...

KAIKU
Billlatu zuten a exerita, zai zegoala; ez bazuen ekarri,
an, diyoe, ilko zala; ez bazuen ekarri...
an, diyoe, ilko zala, ilko zala.

(Andreak negar egiten du)

Zer dezu, Andrea? ez zazula negarrik egin.

ANDREA
Bein ere ez dit orren kontu penagarririk esan.

KAIKU
Baña, zergatik orla jarri zera? Kontua zan.

ANDREA
Ez dakit neronek.

KAIKU
(Gogoz)
Ultzi itzazu kontu oyek. Aitu,
ni banua Gaizto deika dago-ta.
Gero arte, Andrea.

(Ba doa)


VIII. AGERRALDIA

ANDREA
(Kaikuren ipuina oroitzen)
Mendi gañean ¡neska polit bat!
¡Artzai gaztea!

JOSHE MARI
(Barruan)
¡Andrea!

ANDREA
Artzai gaztea!


IX. AGERRALDIA

ANDREA
Gizona, nekez iritxi zera.

JOSHE MARI
Berri txarrak dakazkit...
Goizian errekan nebaitu ditut otsuen aztarranak.

ANDREA
Otsuenak, diyozu?

JOSHE MARI
Otsuenak!

ANDREA
Onak gaude, beraz; arditxo gaxuak!

JOSHE MARI
Bañan; ez bildurtu, gaur ekinaldi bat eman bear diyot.
Orain, mendira nua, Andrea.

ANDREA
Oso luzarako al zuaz?

JOSHE MARI
Bereala banator.
Agur, Andrea.

ANDREA
Aguro etorri: badakizu bakarrik nagola.

JOSHE MARI
Zer nayago nik. len-bailen etortzia bañan.

ANDREA
Bada zenbat lenago juan, laisterrago etorriko zera.


X. AGERRALDIA

(Gaizto ta Kaiku sartzen dira, Joshe Mari ikusterakuan sartzen direla izkutatu egiten da zuhaitz artean eta begiratzen)

KAIKU
Begira, ementxen dezu Andrea.

GAIZTO
Zer egiten dezu, Andrea?

ANDREA
(Janaria gertatzen ari dala)
Ikusten dezu; egunero bezela, jatekoa prestatu.

KAIKU
Gaizto: Jan liteke onek jartzen dubena: ez da egiya?

GAIZTO
Bai, orixe: ez diguzu ezer eskaintzen?

KAIKU
Ez al dezu erantzuten?

ANDREA
Txualiatzeko gogua daukazute.

KAIKU
Eta Juan Cruz, non da?

ANDREA
Arrano-mendira Txiki ta biyak juan dira orain bertan.

KAIKU
Ni ere banua; itz egin bear diyot,
ta laister naiz ostera emen. Gero arte

(Gaiztori bakarrik)

Bakarik gelditzen zera.

(Biyari)

Agur

(Ba dijoa)


XI. AGERRALDIA

GAIZTO
Bakarrik gaude, Andrea: ni nator zuri eskeintzera
dena ne rea dan guziya, jakin zazu ditutala nere
mendiyak eta, zuk nai ba dezu, zure ardi eta nere
arditxuakin egingo degu artalde audi-aundi bat.
Zu bakarra izango zera beraren kontu artzallea:
nigan, bakarrik arkituko dezu lagun on bat:
beti izango naiz zure aldamenean.
Ikusiko dezu, bai, zer inbiriya duten mendiyan
ikusirik zu zerala artalde aundiyaren jabea.

ANDREA
Naiz nere maitasuna aundiya izan nere ardiyetara,
ez nuke utziko ere zurieetara bai, zuk e skeintzen
nazkizutnera, zergatik denak bat izango lirake: bañan,
bildur naiz, Gaizto, izanik ainbeste banakatu edo
errepartitzeko, gelditu likela oso gutxi artzayarentzat,
eta ori zer txarra izatia dan...

GAIZTO
Eta zer nai dezu esan orrekin?

ANDREA
Nai dizut esan ezin eskein dezutela naitasun aundiyak,
zergatik ori ez da baletan jayotzen...

GAIZTO
Jakiña, zuri iruditzen zaizu Joshe Marik alde guziyetara
laguntzen zaitulako, beste iñok ezin maitatu zindukela.

ANDREA
Ez, Gaizto, ez; orain beintzat, ez det iñoren maitasunen
bearrikan, pozkide osoan arkitzen naiz: ez det poztasun
geyagoren bearrik.

GAIZTO
Juramentu egiten dizut damutuko zaizula;
zer ezkeñi lizazuke Joshe Marik, arlote orrek, ezer ez
izatiagatik ganadu gutxi eta txarra besterik ez dubena?

ANDREA
Bañan, zer egin dizu Joshe Marik arrengatik
orrela itz egiteko?

GAIZTO
Ori... ezan besterikan biar.

ANDREA
Bada ark baleki orla alkartzen dezula, ez litzuke
barkatuko; eta nik ere ez det nai orlakorik aditu.

GAIZTO
(Andrea elduaz)
Gero esango dezu orrekin ez dezula ezer.
Gezurra!...


XII. AGERRALDIA

(Joshe Mari izkutatua dagoen lekutik irtetzen da. Gaiztoregana dihoa, "beldurti" deitzen. Borrokan alkar eta Joshe Marik Gaizto lurrera botatzen du. Andrea, Juan Cruz eta Txiki joan diren bidetik doa aitonari deika)

ANDREA
¡Aitona! ¡aitona!

(Andrearen oihuekin gertatzen denarekin konturatzerakoan Juan Cruz heltzen da)

JUAN CRUZ
¡Joshe Mari! ¡Joshe Mari!

(Aitonaren abotzaz Joshe Marik Gaizto libre uzten du)

JUAN CRUZ
Zuaz, zuaz. eramanzazu ori
¡Agur mendiko paketasuna!

(Gaizto amo urruntzen da)

Indartsu izan zaite...


II. EKITALDIA


(Joshe Mari iristen da, zorionaren lekuari abesten dio, Andrea bizi den mendi zati ho rri. Ezin du menditik ibili, ezin du lorik ere egin "Andrea maite zaitut, Andrea maite zaitut..." esan gabe. Joshe Mari joan da eta Juan Cruz eta Andrea agertzen dira. Aitonak,
ea zerbaitek kezkatzen dion galdegiten dio Andreari; baina honek ez du aitona larritu nahi, sentitzen duen bakarra atsegina dela erantzunez. Juan Cruz txabolara abiatzen da, lo egitera gero, gauez, ardiak zaintzeko asmoz.
Txiki azaldu da; Andreak Joshe Mari non dagoen galdetzen dionean, auzoko guztien aurretik otsoa ehiztatzera joan dela erantzuten dio. Otsoa ehiztatzera joan ez den bakarra Gaizto da. Andreak, orduan, Joshe Mariren in-darra eta Gaizto nola lurrera bota duen gogoratzen dio Txikiri. Joshe Mariren abotsa entzun da, txakurrak otsoaren aztarnak jarraitzen gerturatzen ari direla Emakumeari ohartaraziz. Beldurtu egin da Andrea eta Joshe Mari, ez arduratzeko esan ondoren bera gertu izango duelako, izkutatzera doa, otsoaren zain.
Txiki eta Andrea ere izkutatu egiten dira otsoaren zain, aldi berean artaldearen borda zainduz Bapatean, ardi artean zerbait mugitzen dela somatu dute, eta Txikik tiroa botatzen du. Tiroa entzutean Juan Cruz azaltzen da eta Joshe Mari eta Kaiku ere bai, dagoeneko ehiztatua izan den otsoarekin. Txikik aitonari, borda aldean mugitzen ikusi duen zuzenbidera tiroa bota zuela kontatzen dio.
Aitonak, hilik dagoen ardiaren zauriak otsoak ez dituela egin ikusi du. Kaikuk ardia hiltzeko odoleztaturik dagoen aiztoa aurkitzen du. Ganibeta Gaiztorena da, zalantzarik gabe bere mendekua aurrera eraman nahi izan du. Joshe Mari korrika irteten da. Andreak nora doan galdetzen dionean. Gaiztoren bila, erantzuten dio)


I. AGERRALDIA

JOSHE MARI
¡Alare! zorioneko lekua!
Aundiya dala diyote mundua:
neretzat, dena dago or.
Nere naitasuna amodio biurtu zan ezkero, joaten naiz
baso ta mendi ezin bizirik zure txabolatik urruti.
Luziak iruditzen zaizkit gabak zugan pentsatzen
ez badet ta beñere ez nau loak artzen esan gabe:
Andrea, maite zaitut. Andrea maite zaitut.
Andrea nerea, maite zaitut.

(Joshe Mari kanpora doa)


II. AGERRALDIA

JUAN CRUZ
Zerbaitek estutzen zaitu?
Andrea, naigaberen bat al dezu?
Etzayozula gorde aitonari ezer, zergatik,
naiz zarra izan, oraindik biyotza gordiña ta poztasunez
betia dauka zu bezela bizitzen asten diranentzat.

ANDREA
Lasaitu bedi aitona, naigabe ta penarik ez det;
poztasun aundi bat senti det, oso poztasun aundiya.

JUAN CRUZ
Ez al nazu gezurra esaten?
Ba dakizu biyon artean bakarrik
pena guziyak elkartu bear ditugula.
Pozak bakarbakarrik zuretzat;
oyek nigandik ezkutatu ziran,
aldendu ziran zar onengatik.

ANDREA
Zer ona dan, aitona maitea!

JUAN CRUZ
(Besarkada)
¡Ba... ba!
Lo egitera nua gero gabian zelatan
etorteko; ardiyari begiratu zubek.

(Juan Cruz etxolan sartzen da)


III. AGERRALDIA

ANDREA
Aizazu, Txiki: Zer egiten ote du Joshe Marik?

TXIKI
Egiya, otsuengana joan zan.
Ez dakizu zer pena sartu zitzaidan
gaur artaldian asten ikusi ditutanian!

ANDREA
Asko joan al dira?

TXIKI
Iya mendiko guztiak, Gaizto ez bezin, denak.

ANDREA
Bada... Gaizto ote zan?

TXIKI
Neronek ikusi det.

ANDREA
Ori, beti bera!

TXIKI
Bai, kazkarra da, bai.

ANDREA
Nola joan zan Joshe Mari jotzera?

TXIKI
Bañan, gu joan giñanerako,
Joshe Mari zan nagusi ta lentsulari:
ez baziyon aitonak deitu, bertan itotzen du.
Zer indartsua dan Joshe Mari ¿Eh?
Beste mutillak baño indartsuagoa, bai;
nik izugarri asko maite det. Eta zuk, Andrea?

ANDREA
Zuk ez al dezu jo nai txistu piska bat?

TXIKI
Bai, orixe;
orain ikusiko dezu Joshe Marik zenbat erakutsi didan.

JOSHE MARI
(Barruan)
¡Andrea!

ANDREA
¡Oi! Joshe Mari da.

TXIKI
Zer izan bear du?
Egun guztia igarotzen dezu irudituaz aren doñua dala.

JOSHE MARI
(Gertuagotik)
¡Andrea !

ANDREA
Ikusten al dezu nola dan tira bera?

(Joshe Mari menditik elduten da)


IV. AGERRALDIA

JOSHE MARI
Korrika nator,
Andrea zakurrak alde ontara
datoz otsuen arrazurakin.

ANDREA
Au bildurra! zer egin bear degu?

TXIKI
(Bere eskopetarekin tiro botatzeko gogoz)
Itxaron: ikusiko dezu, ikusiko dezu.

JOSHE MARI
Ez izutu, Andrea.
Ni emen nago pasa bear dute leku hakarrian bertan.

(Joshe Mari korrika irtetzen da)
(Mendian abotzak: otsua, otsua, otsua, otsua!)


V. AGERRALDIA

(Gaua guztiz ilundua)

ANDREA
(Bildurrez)
Guazen aitonari deitutzera.

TXIKI
Ez zaitezela txorua izan;
badakizu zer esan duben Joshe Marik.

ANDREA
Nik, bildur aundiya daukat:
Txiki, guazen, guazen aguro,
Ezkutatu gaitian arbol-atze ortan.

(Gaztañondopean izkutatzera doaz)

TXIKI
Emendik ondo ikusiko ditugu gure arditxoak.

(Ixilean Gaizto artaldera hurbiltzen da eta ardi bat hartzen du ahizto batekin hiltzeko)
(Andrea eta Txiki ilunpean Gaizto otsoa dela uste dute)

ANDREA
Zer da ori?
Txiki, Txiki, or dabil; begira, begira.

TXIKI
Ardi bat jaten ari da

(Tiro bat botatzen du)
(Gaiztok, gerizpearen laguntzaz, ihes egiten du: Juan Cruz, tiroa entzuterakoan, etxolatik iretzen da)

JUAN CRUZ
Zer da? zer gertatzen da? zer izan da?

TXIKI
Aitona! otsuari tira diyot.

JUAN CRUZ
Non?

TXIKI
Ortxen inguruan...

JUAN CRUZ
Seguru al zaude otsua zala

(Mendian abotzak, Ah! ah! ah! tiroak)

Arrazoi zenuben; il dute otsua. Emen dira.

(Joshe Mari eta laguntza agertzen dira. Joshe Marik  otsoa dakar. Joshe Marirekin datozen artzainen, Juan Cruzen, Andrearen eta Txikiren poztasuna)

ANDREA
Joshe Mari!

(Joshe Marik otsoa Andrearen oingainean botatzen du)

JOSHE MARI
Ara, emen dezu ainbeste lo kentzen zrzuna.

ANDREA
Ez guziya, ez.

TXIKI
Oyek ortzak!

(Kaikuk, artzainekin heltzen dela, Txikiri)

KAIKU
Orain ez dezu esango ez dezula otsua ikusi.

TXIKI
Bai, ta tira ere.

KAIKU
Zuk?

TXIKI
Bai, orixen da; zubek baña lenago.

JOSHE MARI
Nola?...
¿Ezin zitekian pasa emendik?

ANDREA
Bai, ikusi degu.

JUAN CRUZ
Esan didatenez, inguru ontara iritxi da.

KAIKU
Esan zaiguzu, Txiki, nola gertatu zen.

TXIKI
Betor, nik esango diyot tontor inguru ortan.

(Txiki artaldera hurbiltzerakoan ardi hila aurkitzen du)

¡Aitona!, aitona! begira emen zer dagon!

KAIKU
Besteren bat pasa ote da?

JOSHE MARI
Arrazoi zuben mutillak.

JUAN CRUZ
Ikusi, Txiki; bañan, zer ikusten det?
Zauriyak be ez dira otsuenak.

(Ardi hila dagoen lekuan ahiztoa aurkitzen du)

KAIKU
Zer da au?
Labaiñ bat odolez betia: itxaron, uste det ezagutzen
delata. bai. Gaiztorena da, nere nagusiyen semiena.

JOSHE MARI
Gaiztorena, diyozu?

(Joshe Mari, Kaikuri ahiztoa kentzen, bidetik korrika joaten da)

ANDREA
Nora zuaz, Joshe Mari? Nora?

JOSHE MARI
(Bidegañetik)
Arren billa, arren billa .

(Joshe Mari irtetzen da)


III. EKITALDIA


(Haranean, jai egun batez. Artzai eta herritarrak abestuz eta dantzatuz datoz. "Udazkeneko arratsaldeak motzak dira... abestu eta dantza egin dezagun". Elizan sartzen dira, elizkizunean parte hartzeko eta bertan "Ave Maria" abestuko dute. Eliza utzi dute eta jaia amaitua da. Joshe Marik oraindik ez joateko erregutzen dio Andreari. Emakumeak iluntzen hasia delako aitona larri egongo dela, baina Joshe Marik bereari eusten dio eta Andreagatik sentitzen duen maitasun guztia adierazten dio, "Txiki tandik elkarrekin ardien atzetik korrika ibili gara, nagusitu egin garala konturatu gabe; neguak, iristean, bereiztu ohi gaitu, baina agurtzen zintudan bakoitzean, nire begiradan agurra baino zertxobait gehiago zegoen, gure benetazko maitasunaren seinalea" Andreak ez daki zer erantzun, hitzik gabe bere bihotzak esaten duen guztia argi bait dago.
Andrea eta Joshe Marik asmoak bategitearen promesa egiten dute, une horretatik elkarrekiko maitasunaren edertasuna sor dadin. Ezpainak isilik egon arren, bihotza mintzatzen da. Biak Andrearen txabolarantz bideratzen dira.
Gaizto azaldu da eta bere maitasuna mendeku bihurtu zuenetik denak bazterrean utzi dutela kantatzen du, samindurik. Bakardadea du lagun, eta zeloz sukarturik bizi da. Joshe Mari bere maite mina laguntzetik itzuli da. Gaiztorekin topo egin du eta ea zergatik ez den erromerira joan galdetzen dio. Andrea beste gizon baten alboan ez duen ikusiko beldur, Gaiztok erantzun. Aurrerantzean, Andrea bere alboan baino ez duela ikusiko adierazten dio Joshe Marik, betirako elkar maitatzea zin egin dutelako.
Gaiztok ezin du umilazio hori jasan eta bere aizkoraz Joshe Mariri joka hasten da, hau odolez beterik eta Andrea deika lurrera erortzen den arte. Gaiztok ihes egiten du)


I. AGERRALDIA

(Enparantza bat, eskumaldean eliza, ezkerraldean iturria. Agerraldian artzain abesbatz bat. Jaira heltzen diren beste artzain batzu sartzen ari dira)

HERRIA
Korrika, bide txigorretatik erromerira etorri gera.
Kanta zagun eta kanta zagun eta dantzan egin zagun,
mutillak.
Zori gaiztoan, laburrak dira udazkeneko arratsaldiak.
Aztu zaizkigun naigabe guziyak eta dantza dezagun,
mutillak.
Gure ballera maitagarriyan festetan gaude; urtero onera
etortzen gera pozez eta izaera ospatzen degu legez.
Gure hallera maitian festetan gaude.

ARTZAIN BAT
Dantzatu, dantzatu nik bitartian.

HERRIA
Ja, ja, ja!

ARTZAIN BAT
Kanta eran, egingo det gogotikan.

HERRIA
Ja, ja, ja, ja! Ja, ja, ja, ja!
Gure ballera maitagarriyan festetan gaude;
urtero onera etortzen gera pozez eta izaera ospatzen
degu legez. Gure ballera maitian festetan gaude.
Korrika, bide txigorretatik erromerira etorri gera.
Kanta zagun alai, kanta zagun eta dantzan egin zagun
mutillak.
Zori gaiztoan, laburrak dira udazkeneko arratsaldiak.
Aztu zaizkigun naigabe guziyak eta kanta dezagun,
mutillak.
Sartu gaitian orain elizara;
bere ezkilak guri deitzen digute.
Gero, gero dantzan ibiliko, bai, gero; orain, elizara.

(Gizon taldeak elizara sartzen dira. Eliza aurrean enparantzan geratzen diren artzainak belaunika).


Agur Maria

(Barruan) 
Ave María, grati plena;
Dominus tecum,
benedicta tu in mulieris...

HERRIA
Gure ballera maitagarriyan festetan gaude,
festetan gaude, festetan gaude;
kanta zagun, dantza zagun gure mendi mendiyan.


Aurresku Dantza

Ariñ Ariñ

Dantza (Bikoteak)

(Angelusen ezkilarekin dantza bukatzen da)

HERRIA
Korrika, bide txigorretatik erromerira etorri gera:
kanta zagun alai,
kanta zagun eta dantzan egin zagun mutillak;
zori gaiztoan laburrak dira udazkeneko arratsaldiak.
Aztu zaizkun naigabe guziyak
eta dantza dezagun, mutillak.
Korrika, bide txigorretatik erromerira etorri...


II. AGERRALDIA

(Agerraldian Andrea eta Joshe Mari bakarrik geratzen dira. Iluntzen da)

JOSHE MARI
Ez zuazela, Andrea; itz egin nai nizuke.

ANDREA
Aitonatxoa kezketan egongo da ageri ez naizalako.
Illuna dago; ala nai badezu, biyar.

JOSHE MARI
Ez, Andrea, ez;
pixkatxo bat bakarrik nik erregutzen dizut.

ANDREA
Orduan, zer nai dezu?

JOSHE MARI
Zergatik galdetzen didazu?
Zalantza izango nuke esateko zure begiyetan irakurriko
ez banuke zer erantzun zenezaken.

ANDREA
Zer diyozu, Joshe Mari? Ez dizut aditzen.

JOSHE MARI
Txikiyak giñan. oso aurtxuak: gogoratzen zera nola
korrika zure etxola onera iritxiko nintzan bildurrez
bezela ibiltzen giñan arditxo txiki gaxo oyen ondoren
gure oju ta karraxiyakín, ikaraturik itzulitzen ziran
erotuak; gero, denak bildutzen ziran lotura batian.
Guk orduan, elkarri begiratuaz, goxogoxo jarrai egiten
genuben. Bai, aurrak giñan; zer egingo genuben?
Jarrai bazka. Gero, zu azi egin ziñan; ni iritxi nintzan
gizon bat ízatera: zer pozakin jaisten nintzan mendi
eder oyetan! lenbizi geldi; gero, oso presaka.
Zure etxolako onera. ez, nintzan bildurrez bezela.
Andrea, oju egiten nuben goitik, bai, txit goitik ta itz
gozo batek ezuben erantzutzen: Joshe Mari! Orduan,
arrokeriz beterik, txistua jotzen nuben indar batian
nairik bezela adierazi mendi guzijari bera zala nere
izena esaten zubena. Zure pozkidak ziran nere egiyazko
pozak; zure naigabeak. tristetzen ninduten.
Iristen zan negu beltz ikaragarriya; elurrak biyaltzen
ginduben menditik. Aldentzen nintzan zugandik,
gorderik biyotzan erdiyan ustea baten oroitza.
Datorren urte arte, esaten zenidan. Bai. Andrea,
erantzun nizun nik. Andrea, baldin azkeneko begiratu
goxo arrek esan nai bazuben agur bat bañan geyago,
maitasunaren señalia izan nai zubena... nik maite zaitut!

ANDREA
Eta nik, zer erantzun nezaizuke?
Naikua baldin bada begiyari erreparatzia
adierazteko nere biyotzak senti dubena,
zer adierazi lezakete nere itzak len esan ez dizunikan?

JOSHE MARI
Andrea nerea: atoz, atoz.

BIAK
Elkartu ditzagun biyaren asmoak gaur daudik
iraun dezan amoriyo onen edertasuna.
Betor ugalde gogorra gu eramatera bata bestian urrutira,
zergatik, naiz ezpañak mututu,
biyotzak itz egiten badute, bada amoriya; bada, bai.
Maite zaitut; Maite zaitut.

ANDREA
Nere Joshe Mari!

JOSHE MARI
Andrea nerea!

ANDREA
Maite zaitut!

BIAK
Maite zaitut. maite zaitut.

ANDREA
Joshe Mari, maite zaitut.

JOSHE MARI
Andrea, maite zaitut.

CORO INTERNO
La, la, la, la.


III. AGERRALDIA

(Gaizto sartzen da, Ahiztoa gerrian eta gabilarckin dator menditik)

GAIZTO
Bein bakarrik nai izan dut maitatu; bein bakarrik...
Ta orduan, nere amoriyua bengantzan trukatu nuben.
Oraindik, lotsak eroitzen naizen gaba beltza ura ezkero,
mundu guziyak alde egin zidan; bakartasuna,
beste lagunik ez det.
Andrea besterentzat izan litekela pentsatu...
Iitzak zoro biurtzen nau.

(Gaizto gabila gañean eserita eskuartean aurpegia izkutatzen du)


IV. AGERRALDIA

JOSHE MARI
Gaizto: zu al zera?
Dezio aundiya neukan zu ikusteko.

GAIZTO
Zer dezio dezu Andreagatik?
Itz egin bearra baldin bada,
au ez da mugaldiya.

JOSHE MARI
Ainbeste minberatzen al zaitu arrengatik itz egiteak?

GAIZTO
Ez, ez da ori;
beste edozeiñ balitz beregatik itz egin bear lukena...
Baña, zuri ezin entzun nezake.

JOSHE MARI
Adi zazu, adi zazu: zergatik etziñan etorri erromerira?

GAIZTO
Bildur nitzalako arkitutzia Andreari
diyola maitasuna besteren batek kendu nai ote zuben.

JOSHE MARI
Etziñan, bada egon urruti bera ere poztutzeko
maite dubenarekin.

GAIZTO
Zein, Andreari?
Ez, ez; ori ezin liteke iñola ere.

JOSHE MARI
Berbera; begira: iturritxo onen oñean bera ta ni,
juramentua eginda gatoz gure betiko amoriyuarena.
Andrea, Andrea; Andrea beti izango da - jakin zazu -
izango da nerea, beti nerea.

GAIZTO
Oi! sekulan ere ez, ez ta ez...

(Gaiztok erdi tenteltua Joshe Mari jotzen du ahiztoarekin erortzen da)

JOSHE MARI
Andrea, Andrea... a... a...

(Joshe Mari hiltzen da eta Gaiztok, ikaratuta ihes egiten du)


EPILOGOA

(Andrea, negarrez, Joshe Mari hilzen tokian, bere maitasunaren hitza eman zion leku bertan. Andreak ere hil nahi du, dagoeneko iritsi den negu gorriarekin batera; Joshe Marik jotzen zituen musika gozorik gabe eta orain isilik eta elurrari iheska dabiltzan txori alairik gabe bait dago.
Juan Cruz eta Txiki Andrearen bila datoz "Itxaso guztiak ederrak ba dira ere, noiz behinka aserré agertzen dira, bizitza guztiak noizpait tristeak suertatzen dira..."
Elurra iritsi da, txabolarainoko bidea ezabatuz. Andreak han jarraitzen badu ez du izango itzultzerik. Txikik emakumeari beraiekin batera bihurtzeko erregua egiten dio, mendirik mendi ibiltzean, etsipenak ahaztuko zaizkiolako denboraren iraganaz. Baina Andreak ezin du leku hura utzi. Handik alde egiteko eskatzen dio Aitonak, behin eta berriz, hainbat ahalegindu arren Andrearen bihotzera pozik ez duela ekarriko jakinik ere. Emakumeak, azkenean, bere baitzera enlaten du: Gaiztoren oroimena madarikatuz abiatzen da: "Non nahi ba zaude ere, zurekin izango dira beti nere etsipen eta saminak".
Andrearentzat mendiak ez dira lehengoak, dagoeneko, Joshe Marirekin batera bertan zehar ibiltzerik ez bait du. Mendiek, besterik egiterik ez badute ere, bi artzaiak gogoratu eta agian elkarren arteko maitasuna gordeko dute.
Beragan amaierarte egongo den Joshe Mari desagertuaz agurtuz amaitzen du Andreak)


I. AGERRALDIA

ANDREA
Ementxen zan; iturritxo onen oñean, zenbat amoriyo
atzo; zenbat etzumena gaur; il nai det, det...
Nnere Joshe Mari hil zán lekuan, bertan.
Oroitza tristez betian gelditzen dan lekuan.
Elurrezko estalki zabaltzen dator;
neguak dena ezkutatuko du. Errekatxo onek
ez du jasoko amoriyozko bere jaiki erarik.
Ain gutxi bidezko, txori txiki alai ayen doñu biguña ta
pozgarriya beraren ur murmur gozoak mututuko dira:
iritxi da negu beltza, bere kantuz betetako estalkiyakin.
Bakartasuna ontan, naigabez beterik, gelditu da Joshe
Mari bere maitasun egarria eman zion artzaiña.


II. AGERRALDIA

(Juan Cruz eta Txiki sartzen dira)

JUAN CRUZ
Andrea, Andrea: nun zera goizeko ordu obetan?
Zure billa etorri gera; atoz, atoz,
atoz zelaira arditxoari kontu artzera.
Nere maite goxua: egizu negar.
Andrea: gogoratu zaite asarrealdiko itxasorik ez den
bezela, ala berian ez dala samindu gabeko bizitzarik
Guazen, Andrea, elurrak bidea oso txuri; baña,
lenbezela galdu zindezke bertan.

ANDREA
Zer ardura dit berarekin sufriketak bukatuko banituzke?
Zuazte, zuazte; utzi nazute ementxen bakar-bakarrik.

TXIKI
Atoz, Andrea, Zer, ez al nazu maite?
Guazen; aitonarekin, ikusiko dezu nola,
alde batetik bestera elkarrekin gabiltzala,
aztuko zaizun guztiya.
Nik kontu egingo dizut eta, bear bada,
nik ilko ditut zuri bildur eman lezateken otso guziyak.
Zer, ez didazu erantzun, Andrea?

ANDREA
Ezin det alde egiñ emendik; ezin det, ez.

JUAN CRUZ
Nai zinduke pozkidatu, nere maitia, eta ezin det.
Ez da ere errez egiten, batez ere biyotza
menderatua daukanian neke tan miñ beraregatik.
Andrea nerea: atoz, atoz.

ANDREA
Zeruak barkatu dezaizula.
Gaitzo, zeran lekuan zerala; zure zain izango
dira nere naigabe mingarri ta pena guziyak...
Ixiltasun osoan bilduak gelditzen gerade; eta,
udaberrian azaltzen diranian, alaitasuna ta biziya,
orduan biok oroitza nai nuke gurutze maitean.
Artzain buru txiki arren iroitza bakarra...
Bai, nere Joshe Mari, Joshe Marirena; bai, gurutze onen
oñean utzuriten det malkotan urtutako biyotz neria.
Agur, denbora batian neretzat tiran
poztasunezko lekuak; gorde itzazu,
besterik ez bada, gure amoriyuen oroitzak.
Joshe Mari, Joshe Mari: Begira zure Andreari.
Agur, Joshe Mari.



FIN


Información obtenida en:
http://www.kareol.es/obras/mendimendiyan/acto1.htm

No hay comentarios:

Publicar un comentario